XIV. ELIZA EZ DITEKE UTZ KHORO BATEN GATIK
Napoleonek erran zion egun batez Montesquiou Andreari: horra Bernadote errege; etzaitzu handi dela? — Bai, jauna, ihardetsi zion; bainan gauzari ikusten diot itzala: khoro baten gatik, utzi du bere aiten sinhestea. — Hala da, erran zion Enperadoreak, eta etzait eder. Urgulutsu batentzat hartzen naute ni, ez naiz nihoiz aski gora diotenaz; bada ez nuke sinhestea utziren lurreko khoro guzien gatik ere.
Ematean Andre berari semea arthatzeko, erran zion: eskuetan duzu ene haurra, horri darraizko behar bada Franzia eta Europako onak: egizu Giristino on. Aldeko norbaitek hirri egin nahi izan zuen; bainan Napoleonek erran zion goraki: badakit zer diotan; ene semeak giristino on behar du izan; bertzenaz ez liteke Franses on.
|