www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaraz egia
Jean Martin Hiribarren
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

Iturria: Eskaraz egia, J.M. Hiribarren. E. Lasserre, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XI.
SINHESTE GABEA
MIRAKULU HANDIENEN
ASMARAZTALE

 

        Jaun baten mahainetik lekhora, bestaleak hasi ziren Elizaz trufatzen: profeten erranak amets batzuek ziren, mirakuluak on haurren jostatzeko, erakuspenak zorokeria, egin bideak ahalez gorago. Bat zen bereziki mintzo guzien artetik. Ixildu zenean, han zen aita batek galdetu zion bere semeari, eian entzun zuen holakorik eskolan? — Ez, aita, ihardetsi zion semeak; irakurri dut hainitz liburu Elizaren aldeko, bainan etzen bat hainbertze Eliza altxatu duenik, nola azkenik mintzatu den jauna. Hori aitzean, sinheste gabea jauzten da oihuz: nik Eliza altxatu dudala diozu, nik? Handia da hargatik hori! — Handia da, bainan ez gutiago egia. Ezen, erran dezala izpiritu ozarrenak, nola Elizak egin dituen hain gauza handiak, zuk diozuna balin bazen.

        Jaunak etzuen jakin zer ihardets; hirri egin nahi zuken, ohitu bezala; bainan hura ere joan zitzaion. Gelditu zen bi berga sudurrekin.

 

aurrekoa hurrengoa