www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaraz egia
Jean Martin Hiribarren
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

Iturria: Eskaraz egia, J.M. Hiribarren. E. Lasserre, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

X.
O'KONNEL AITA-SAINDUTIARRA

 

        Norbaitek deithu zuen O'Konnel Aita-Saindutarra, trufatzeko bere ustez. Angeles jakin eta katoliko hori itzuli zitzaion, erranez: Ergela! uste duk ni beztu edo ahalkarazi, Aita-Saindutarra deithuz? Jakintzak altxatzen naukala ezin gehiago. Bai, Aita-Saindutarra nauk, eta ohore handiena zaitak hori. Aita-Saindutarra erran nahi dik: ene sinhestea Aita-Sainduz Aita-Saindu higaten dela Kristoraino, hirea ez dioan denboran Luther, Calvin, Henri VIII eta Elisabethez gorago. Bai, Aita-Sandutarra nauk; balin bahu untza bat adimendu, haizen bezalako ergela, ikus hezake sotanak balio duela jaka, eta Aita-Sainduak errege. Gorri hadi, ez duk adimendurik.

        Eliza maite zuen gizon handi horrek ezin gehiago. Hartaz zioanean, nahi zituzken Giristino guziak ikusi soldadu. Gudu hortako lehen kapitaina zen bera. Sistatzen, zaurtzen, odoztatzen zituen bere hitz zorrotz eta ozpinekin protestanten bilkhuia galdu eta ozarrak: Giristino pulitak, erraten zioten! Zer egin duzue? Liburu eta ezpatekin oro nahasi eta odoztatu! Etzakiten bertzerik egiten zuen buruzagiek, eta ez ditutzue ahantzi hekien eskolak.

 

aurrekoa hurrengoa