www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asisko loria
Krispin Beobide
1885

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asis'ko Loria, Beobide'ko Aita Fr. Krispin (Luis Villasanteren edizioa). Auspoa, 1966

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI TA BEDERATZIGARREN BURUA

 

 

SAN FRANZISKOREN MISIO AUNDIYA

 

        San Franziskoren biotza zenbateraño poztu zan bere semien martirio onekin, ezin diteke aditzera eman. Jaungoikuaren zeloz beterik, laster bera ere irten zan pekatariak konbertitzera. Artu zuan asmua Florentzi aldian, Calabrian ta Napolesen predikatzekua, Erromarunz aurrena oñak zuzendurik. Ugari ta miragarriak alde guzietara izan ziran misio ontan egin zituan mirariak. Lenbizi juan zan Toscanillara. Erri artan jaun aberats batek eman zion ostatua. Seme bat zeukan onek ankaokerra bitatik. Bere semia sendatu zedin (au da anka okerrak zuzendu), bedeinka zezala esan zion. Itz onek Santuaren umilltasuna zerbait ilduratu zuan, eta lenbiziko esan-aldiyan eskusa jarri zuan. Baña arako eskatu zion Jaungoikuaren amoriuz; au asko izandu zan Santuaren biotza mugitzeko. Egin zuan orazio, ta gero gurutze bat gaztiaren gañ, eta une artan bertan oso sendatu zan.

 

 

ARTZAI BAT ETA ARKUMETXO BAT

SANTUAREKIN

 

        Erromako bidian ikusi zion Santuak artzai bati arkumetxo bat lotuta zeukala; beriala gogoratu zan Jesus maitiaz, zeña lotu zuten arkume baten antzera. Au ikusita, Santuaren biotza ukitu zan ta egin zuan negar. Juan zitzaion negarrezko begiakin artzaiari ta esan zion: «Gizona! Zergatik arkume inozentia daukazu lotuta?» «Aita, iges egin eztezan». «Eta, zer kalte egin lezake arkumetxo onek libre utzita?, adiskidia? Ta, zer egingo dezu orrezaz?» «Zer? Saldu». Itz oetako bat Franziskorentzat zan ezpata zorrotz bat, biotza zulatutzen ziona. Oroitzen zan Jesus maitiaren loturaz, eta nola Judasek saldu zuan... .Ta au erosten duanak, zer egingo du onezaz?» «Zer? Ill ta jan... Azkeneko itz onek erdibitu zion biotza, bere amoriuaren presa bete-betia egonik, orduantxe eragin zion gañez. Itz labur onek, ill aditze utsarekin, iturri biurtu ziozkan begiak ta esaten zuan: «O Jesus gozua! Zurekin guk orrenbeste gogorkeri, izanik zu guzia maitagarria! O! Eta, zergatik kulpa-gabiak kulpa-dunen zorra pagatu biar du?»

        Pozik erosiko zuan orduantxe Franziskok arkume ura eriotzatik libratziagatik, baña zerekin etzeukan. Ari zan somatzen arentxen jabe nola egin al zitekian. Franziskoren laguna ta artzaia arriturik zeuden aren negarraz. Bazekian lagunak zergatik bere Aita-lenak negar egiten zuan, baña ez artzaiak. Ona zergatikan zeguan burua ausitzen artzaia, negar ura ze izan ote zitekian. Galdetu zion Santuak artzaiari: arkumetxo ura trukatuko ote zukian aren mantuagatik; eta artzaiak erantzun zion pozik: baietz. Kontairak dionez, arkumiak baño kapak geiago balio zuan. Artzaia gelditu zan pozik Franziskoren kaparekin, baita ere Franzisko kaparik gabe arkumetxuarekin. Uste zuan egite arrekin Jesus juduen eskutik libratu zuala.

        Laster agertu zion arkumiak Franziskori ongi-nai guzizkua. Eraman zion Santuak arkume au Siete-soliosko andre Jakobari, ondo gorde zezan ta eman zekion jaten. Etxekoandriari jarraitzen zion arkumiak zijuan tokira, baita elizara ere. Eta elizako jende guztiya egoten zan arriturik, arkumetxuaren egoerari begira. Zeren egon oi zan asko kristau baño obeto, aurreko belaunen gañian, edo-ta bestelaz bi besotxo aurrekuak toloztaturik gurutzetara. Eta agertu oi zuan batez ere errespetu au sagarako denboran. Andre Jakobaren gelan egiten zuan lo; eta asko aldiz gertatu zan, zerbait besteetan baño geixiago andria oian egotia; baña orduan etziokan pakerik ematen, ariketa oietik jeiki arte edo beeka edo zalapartan: nai ta ez, bere nagitasuntxua astindurik, jeiki biar izaten zuan etxekoandreak. Ala esan oi zuan berak: «Nere maisu Aita Franziskok etxian utzi dit arkumetxo au, izan dedin nere juez ta denbora berian nere esnatzalle».

 

 

SAN FRANZISKO ETA
RUBIESKO MATEO JAUNA

 

        Eldu zanian Erromara egin zuan adiskidetasun aundiya Rubiesko Mateo jaunarekin. Au zan Ursino-turren famili txit ospatukua. Gonbidatu zuan onek bere etxian bazkaltzera. Franzisko, ordua jotziarekin, juan zan zintzo, itz emana betetzera, bere adiskide ongilliaren etxera. Nagusia, nunbait bere eginkizun aunditxon batian egonik, etzan agiri. Santuaren begiak berriz, ernai beti, ikusi zituan etxeko atonduan pobriai jaten ematen ari zirala; juan zan aietara eta aen maian eseri zan. Alatan zeguala, sartu zan nagusia ate nagusitik etxian, eta sartu orduko egin zuan Santuaren galdia. «Orantxen zan emen; zai egondu da ta eztakigu nora dan». «Billatu; bestelaz ez det pikorrik jango». Au esan ta leiotik begiratziarekin bat, ikusi zuan San Franzisko pobrien artian. Jetxi zan Mateo jauna ta esan zion Franziskori. «Zuk nere maian jan nai ez dezun ezgeroz, nik zurian jango det». Eta eseri zan, Franziskoren onduan. Lenaz gañera, umiltasun arekin irebazi zuan San Franziskoren biotza jaun ark. Ordutikan bere adiskiderik aundienari bezela beti begiratu izan zion. Bazkal ondorian eskatu zion Santuari irugarren Ordenako jantzi santua, eta poz aundiarekin eman zion Santuak.

        Mateo jaunak zuan aur bat artian bularrekua; eraman zion San Franziskori bedeinka zezan. Guzizko ongi naiarekin artu zuan bere besuan aurra Franziskok: bedeinkatu zuan eta gero esan zion aurraren aitari: «Aur au arreta guziarekin biar dezu azi; bada au izango da zure familiaren onra eta Eliza guziko buru egunen batian». Gero aurrari itzegin zion onela: «Begira, nere aingerutxua: Aita Santu izatian, nere Ordenari biar diozu ondo begiratu. Etzera prailia izango, baña izango zera Ordenako Kardinal anparatzallia; beregatik praile guztien aita. Beraz nere erlijio pobriari ondo begiratu, ta al dezun guztian berari lagundu». San Franziskoren esanak aditzen bazituan bezela aurrak egin ziozkan farra txikiak. Aurraren aita txoratzen zeguan begira, guzia aditzen. Santuaren esana egiztatu zan. Andik berrogei ta amabi urtera, aur ura Kardinal zan, eta milla berreun ta irurogei ta zazpian egin zuten Aita Santu. Au izandu zan Nikolas irugarrena San Franziskoren Ordenan txit begiramen aundiya izandu ziona.

 

 

SAN FRANZISKO GAETAN

 

        Erromatik juan zan Aita-lena San Benitoren leizera. An San Benito tentaziua garaitzeko etzin zan arantza, elorria, gurutziaren señalia egiñaz, San Franziskok arrosa eder biurtu zuan. Andik igaro zan Gaetara. An, beste asko mirarin artian, egin zituan arteko bat, izan zan, is-paztarrian egin zuana. Ari zan predikatzen, ta, izanik aiñ jende talde aundiya inguratu zuana, itxasuan zeguan lantxa batera saltatu zan; orduan lantxa ura iñork mugitu gabe, berez zerbait bidian juan zan eta gero gelditu. Andik predikatu zien eroso jendiari. Bukatu zuanian bere itz-aldia, eta Santuaren bendiziua artuta jendiak aldegin zuanian, berriro lantxa berez baztertu zan.

        An bertan eman zioten tokia Santuari etxe santu batena. Eliza egiten ari zirala, arotz bat, zurgiña, prontal batek azpian artuta leertu zuan. Airian bazeramaten illik bere etxera, eta Santuak bidian topo egin zituan. Esan zioten zer gertatu zitzaien. Agindu zien Santuak gorputza lurrian jartzeko. Orduan bere izenaz deitu zion illari, eta une berian piztu zan ta zutitu, eta ezertxo ere izan ezpazuan bezela, berriro lanera juan zan. Mirari onen oroimenako, toki artan egin zuten elizatxo bat, eta oraindik belaunetik belaunera gertaera au igarotzen da.

 

 

SAN FRANZISKOK PIZTUTZEN DU
AUR BAT ILL-EGOSIA

 

        Ona emen beste mirari bat, aditu ez bezelakua. Igaruan zijuan erri guzietan, zerbait Jaungoikuaren itza adiazi gabe etzan beñere Santua aurreratzen. Erri txikitxo batian egin zuan beiñ gelditza. San Franziskoren izena aditze utsak ordukoz, jende guzia jartzen zan goikuaz-bera. Denak nai zuten Santuaren aotik Jaungoikuaren itza aditu, erri artan gertatzen zan bezela. Neskatx serbitzen zeguan batek ere, nai zuan aditu Santua, eta, beste gañerakuak juan ziranian etxetik, bera ere, etxian ezin kabiturik, juan zan, bakarrik aurra etxian utzita. Su-buruan utzi zuan ura berotzen, urak irakin zuan, eta, ura pilpil ikusi zuanian aurrak, asi zan jostatu nairik urarekin, eta erori zan lerebait aur inozentia paziara, pertzera. Franziskoren itza adituta etxeratu zan neskatxa lasterka, baita ere onen ondoren etxeratu ziran nasusi-etxekoandriak. Aurra arkitu zuten illa, erdi-egosia. Zer pena izango zan gurasuena eta zer larria neskatxarena!

        Ala Jaungoikuak nairik, egun artan San Franzisko etxe artara bazkaltzeko konbidatua zan. Nola ez baizuten nai beren estu-larrien berri Santuak jakiterik, senarrak esan zion emaztiari, etzezala agertu kanpora bere biotzeko naigabe ura, zana, zeñaren pesta Elizak zelebratzen du Maiatzaren zortzian. Leize artan esaten da meza; ta Santua aekin zeguan bitartian, eta sartu zuten aurra kutxan.

        Denborarekin San Franzisko sartu zitzaien etxian, eta eseri ziran maian. Jan zuten, munduan ezer pasa ez balitz bezela. Azkenian esan zien Franziskok, jango zukiala sagar bat edo beste. Erantzun zioten: «Jauna, ez daukagu ba». «Bai, idukiko dezute». «Ezpa, Jauna, ez daukagu; ekarriko ginioke idukitzera». «Bai —berriz ere Santuak—, orrako kutxa orretan sagar bat edo beste egongo da». «Ez, Jauna, zer egon biar du?». «Begira zazute bada ote daguan». Jeiki zan etxeko nagusia, Santuari esateko asmuan an etzeguala sagarrik, eta bidez aur ill-egosia Santuak ikusi etzezan estalitzeko, jaso zuan kutxaren tapa, eta orra nun arkitzen duan aurra bizi-bizirik parra txikiak aitari egiten, esku bakoitzian sagar eder bana zuala. Beriala artu zuan aitak aurra besuan, ta eraman zion Franziskori. Zer poza etxe ortakua, len pena zutela! Zein aundia izango zan gure Aita-len maitiaren santutasuna, egite oetan azaltzen da. Egiten zituan mirariak kriatura guztiekin, illakin ta biziakin, arrazoidunakin ta arrazoigabiakin. Ain zan aundiya Jaungoikuak eman zion eskua. Misio artan bakarrik ogei ta geiago Ordenako etxe egin edo jarri zituan San Franziskok.

 

 

BOLTSAREN KONDAIRA

 

        Aldatu zan Santua andik San Nikolas Barikoren erlikiak adoratzera. An zeguan orduan enperadore Federiko bigarrena. Santuaren birtutia zenbaterañokua zan proba nairik, enperadore emeti onek jarri zion San Franziskori emakume bat gelan txit garbia etzana. Aren naikunde zikiñen sua itzali zuan beste orduz Ejiton bezela, suaren gañian etzanik Franzisko, eta suaren gañera deiturik.

        Boltsa aundi bat, pobriai karidade egitekotan nai zuan lagunak artu; etzuan nai ordia Santuak artutzia. Jo zuten aurrera boltsari ukitu gabe. Beti ere oroitzen zan laguna boltsa artaz, uste zuan zerbait probetxu aterako zutela pobriak, an zeguanarekin, ta maiz boltsarunz begiratren zuan. Alako batian esan zion San Franziskok: «Nere anaitxua, orrenbeste uste badezu balio duala boltsa ark, guazen ta dakusagun». Bidegina galdutzat emanaz, itzuli ziran boltsarengana. An zeguan boltsa. Beste gizon bat orduantxe zijuan an igaruan, ta gizon arren aurrian esan zion San Franziskok bere seme-anaiari: «Artzu boltsa ori». Au esan zionekoz, zerbait errezelatu zan anai ura, ze izan ote zitekian: baña agindua egiteko egotzi zion eskua boltsari; bai utzire aguro, bada irten zan andik bere biziko suge tzarra, eta Jesus bateko denboran desagertu zan guzia, bai sugia ta bolsa. Diabru tentatzallia zan. Kendu zitzaion gogua anai arri, berriz alako boltsan begiratzekua. «Ai nere anaia! —esan zion Santuak—. Jaungoikuaren serbitzarientzat dirua suge benerotsua da; diabrua bera da».

 

 

SAN FRANZISKO
GARGANOKO MENDIAN

 

        Gero igo ziran Garganoko mendira. Leize bat dago an illuna, San Migel Aingerua agertu izan zana, zeñaren pesta Elizak zelebratzen du Maiatzaren zortzian. Leize artan esaten da meza; ta banan-banako personak baizik ez dira ametitzen. Alderatu zan aruntza San Franzisko ere, bañan etzuan sartu izan nai. Esaten zioten sartu zedilia, ta bere umiltasunian erantzuten zuan: «Ikaragarria da leku au; ez naiz trebe sartzia; aingerua agertu zalako emen, gizonak biar du errespetatu... Errespetu aundi au agertu oi zuan beti Santuak leku santuetan. Onek bakarrik asko biar luke izan kristau arruen aize ta apainduriak elizetatik aienatzeko. Elizara juan biar da penitentien jantzian, eta ez munduari begiak ateratzera».

 

 

GUBIOKO OTSUAREN KONTAIRA

 

        Sartu zan Santua Umbrian, eta Gubioko errian egin zituan, beste leku askotan oi zuan bezela, asko milagro. Sendatu zuan ukitze utsarekin emakume elbarri bat. Urik etzan toki batian, gurutzia aitz gorriaren gañ egin ta beste gabe, sortu zuan iturri ederra. Baña geien-geiena jendia poztu zuana izan zan, otso odolgiro batekin egin zuana.

        Otso gaizto bat agertu zan inguru aietan. Etziokan barkatzen arrapatzen zuanari; ardia bazan, artzaia bazan, arentzat guzia berdin zan. Ainbesteraño jendia ikaran sartua zeukan otso ark ezik, iñor etzan erritik kanpora ausartzen irtetziaz lagun gabe ta ondo armatu gabe. Urrikaldu zan Franzisko erri artako jendiaz, eta, Jaungoikuaren urrikian jarririk konfianza osua, erabaki zuan esku utsik bera otsuaren billa juatia; eta irten zan erritik mendirunz.

        Arkitu zuan otsua, esan zitekian aua zabalik San Franzisko jatera zijuala; baña Santuak egin zuan gurutziaren señalia otsuaren gañ esanaz: «Anaia otsua, Jesukristoren izenian agintzen dizut, ez deiozula emendik aurrera iñori egin kalterik, ez niri, ta ez besteri». Otso odolzalia umill-umill etzin zan Santuaren oñetan, arkumetxo bat bezela: orduan itzegin zion otsuari era onetan: «Anai otsua, zuk kalte aundiyak egiten dituzu ingunu oetan, Jaungoikuaren baimenik gabe jaten dituzu bere kriaturak. Eta ez bakarrik ill ta jaten dituzu ardiak ta aberiak, baño, oraindik geiago dana, gizonak jaten ere atrebitzen zera, izanik kriatura arrazoidun oek Jaungoikuaren antzera egiñak; beragatik merezi dezu urkatzia gizon illtzalle ta lapur aundi bat bezela. Jende guztia zure kontra dago ta txit gaizki itzegiten dute zugatik, inguru oetan guzian zure etsaiak dira dienak. Nik bada orain, anai otsua, nai det zuk pakiak egitia jende oriekin ta oriek zurekin; zuk ez diezu geiago kalterik egingo, ta orain arte egin dieztezun gaiztakeriak barkatuko dizkitzute. Badakit zure gaiztakeri guzien bide gosia izandu dala. Bada agintzen dizut, baldin geiago okerrik egiten ezpadezu, jende orrek emango dizula biar dezun guzia jateko. Egingo dezu nik esana?» Gauza arritzekua! Burua makurturik, otsuak eman zion aditzera baietz. «Guazen bada orain elkarrekin». Asi ziran bidian errirunz Santua ta otsua. Otsuak, bere aldamenian arkume umilla zirudiala, jarraitu zion. Ikusi zuanian Gubioko jendiak Santua otsuarekin, irten ziran etxetatik kalera. Bildu zuan Santuak jendia plazan, ta leku garai batetik predikatu zion erriari. Beste gauza askoren artian esan zien: asko aldiz nola Jaungoikuak pekatuagatik biali oi dituan alako kastiguak; baña otsuaren kastiguak baña aundiaguak izango zirala infernukuak, ezpazuten beren pekatuen penitentzia egiten. «Ea bada, nere aditzalle biotzekuak, egizute penitentzia egiazkua. ta Jaungoikuak libratuko zaituzte orain otso onen ortzetatik, ta gero betiko infernutik».

        Onela itzegin ondorian, esan zion berriz erri guziari: otsuarekin pakiak egiteko tratu bat biar zala egin. Etziela kalterik egingo otsuak, ematen bazioten egun oro jateko biar zuana. Erri guziak erantzun zion Santuari: «Bai, bai, emango diogu jaten». «Bada otsuak ere ez dizute kalterik egingo». Adiskidetasunezko tratu onen señalian, jende guziaren aurrian, jasorik otsuak besua eman zion zarpa Franziskori, onek eskua luzatziarekin bat. Pakiak egin ziran eta erri guzia poztu zan. Lenaz gañera erriak nai zion San Franziskori. Errian alabatua izan zen Jaungoikua bere serbitzariagatik, eta denak otso jatun aundiari ematen zioten naikua. Bi urtian bizi izan zan otsua. Jeisten zan egunoro menditik janaren billa errira, ta ibiltzen zan etxez-etxe zakurrik umillena bezain leial. Onelako mirariak ikusita, esan zitekian egiaz, Adanek, pekatu egin baño lenago, kriaturakin zeukan aginte ura, igaro zala gure Aita-lenarengana seniparte bezela; zeren orduan Adanen esana kriaturak egiten zuten bezela, orain Franziskorena egiten zuten.

        Gubio ta Massaren bitartian, bakardadian bizi zan Bartolome Barokua, gizon jakintsu eta txit aditua auzilarien artian, ta denbora berian santua. Munduko auziak utzita, egin zion agur munduari, ta onek eskaintzen dituan atsegiñai, bakardadian bere animako salbaziuari obeto begiratu nairik. Jakin zuan gure Santuak Bartolomeren bizi-lekua eta juan zan berarengana. Itzegin ziran Santuen izkuntzan, au da, animako gauzen gañ. Esan zionian Franziskok irugarren Ordena nola jarri zuan, beriala nai izan zuan Bartolomek Ordena artan sartu, sartu zan bezela.

        Bartolomeren santutxuan, dio San Antoninok, arkitzen zala gizon bat demoniuak artua, beti ixiltzeke izketan jarduten zana. Franzisko an egon zan denbora guzian, mututurik egon zan. Galdetu zion Bartolomek, ia zergatik ixildu zan Franzisko an egondu zan denboran. Erantzun zion: «Alako moduz Jaungoikuak lotu dit mingaña eze, nai arren, ezin itzegin nuan». Berriz, jakitiagatik zer esaten zuan, galdetu zion: «Zer? Orren gizon aundia da Franzisko?» Demoniuak artuak erantzun zion, egiaz aundiya dala. «Ain da aundiya bere birtutia eze, mundu guziak ezagutuko ditu gauza miragarriak orrengan. Ezta oraindik denbora asko gure nagusi Luziferrek bildu ginuzala denak, eta esan zigula, nola Jaungoikuak bialtzen dituan noizik beiñ pekatariak konbertitzeko gizon aundiak, eta ori ere alaxen bialdua dala. Eta nai duala berritu Jesukristoren Pasio santua Franziskoren gorputzian, berritu dedin onela gizonen biotzetan aztuta daguana». Au gertatu zan, gure Aita-lenari Jesukristok bere zauri sagraduak eman baño len, bi urtez aurretik. Emendik diote batzuek San Antoninorekin: Jaungoikuak aurrez agertzen diozkala demoniuari gauza batzuek, emen agiri dan bezela.

 

aurrekoa hurrengoa