www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asisko loria
Krispin Beobide
1885

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asis'ko Loria, Beobide'ko Aita Fr. Krispin (Luis Villasanteren edizioa). Auspoa, 1966

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKURLEARI ITZ BI

 

        Irakurle ona:

        Liburu bat jartzen dizut gaur eskuetan, txikia bañá txit ona. Espirituko aberastasun aundi ta ugariak berekin dauzkana zuretzat, zu onezaz ondo baliatzera.

        San Franziskoren bizitza irakurri biar dezu ez nola nai, ez arinki, baizikan geldi ta arretarekin bera al dezun moduan iduritzeko, imitatzeko asmuarekin. Santuen gertaera birtutezkuak biar gaituzte birtutia maitatzera mugitu. Santuaren bizitza irakurte onek biar du izan animaren janaria, ta gorputzeko sentiduen griña txarrak ezitzeko indargarria. Beragatik asmo onekin egunian orritxo bat badere letu biar dezu. Zerorrek ezpadakizu letzen, beste bati irakur-azi egiozu. Asko dira San Franziskoren seme ta alabak beren Aita-lenaren berri txit asko ez dakitenak. Beraz zuek Iru Ordenetako anai-arrebak, bestiak baño ere Aita-len Santuaren ezagutza aundiagua zilegi da izatia. Bizitza onek berak gonbidatzen du bat ikastera. Aspaldi asi bazinan San Franziskoz miratutzen, zenbat alderagotik diozun begiratzen, ainbat geiago mirestuko zera. Saiatu zaite beraz Franzisko ezagutzen bere bizitza maiz goguan erabiliz; zeren beraren ezagutza onek mugituko zaitu bera maitatzera.

        Franzisko zan gizon bat Ebanjelio santuko konsejuak, bat utzi gabe gordetzia asmuan artu ta bete zuana. Jarraitu zien Jesus bere Jaungoiko ta maisuaren aztarn guztiei eta izandu zan aren antz egokia. Irazeki zuan gizonen biotzian Jaungoikoaren amorioaren sua, eta amorio onen garrak luzeruago iraun zezan, bildu zituan gizon Jaungoikuaren bildurrekuak, eta baliatu zan oetaz Jaungoikuaren gloriarik aundienerako ta animen salbaziorako, zeruko laguntzarekin batera, iru Ordena, Jesukristoren Elizan, zeñ-baño-zeñ miragarriguak jartzeko.

        Gure santuaren bizitza onek, ez bakarrik kristau epel ta gaiztuak, baña oraindik geiago dana, santutasunaren ta Elizaren etsaiak berak arritu izan ditu. Geroztik baderitzat arako kristau Jaungoikuaren bildur santuan bizi diranen biotzak beraren amoriuan are geiago sutzeko, txit gauza egoki ta baliotsua izango dala bizitza au maiz irakurtia.

        Denbora berian arkituko dute ere emen beste asko kristau erok, Jaungoikuaren bildur gutxirekin zeruaz azturik, lurreko atsegin debekatu igarokorren billa dabiltzanak, beren animako eritasunen sendagai berezia.

        Gure Aita San Franziskoren bizitza da graziazko mirariz ta Jaungoikozko gertaldiz guzia betia, beragatik, nere jakinduri eskasak ezin ondo adierazi dezakeana, ez eta ere iñolako moduz biar bezela izkiribitu. Baña urtiak juan dira ta igaruan dijuaz gure euskara maitian iñork izkiribitu gabe bizitza eder au. Au izan da ni geiena mugitu nauana liburutxo au izkiribitzera.

        Aitortzen det ez detala izkiribitu gaiari dagokion bezela; alaz guziaz ere, beste izdun ederrago batek obetuago izkiribitu dezan arte, nai nuke, irakurle ona, zu onezaz baliatzia. Agur.

 

aurrekoa hurrengoa