www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asisko loria
Krispin Beobide
1885

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asis'ko Loria, Beobide'ko Aita Fr. Krispin (Luis Villasanteren edizioa). Auspoa, 1966

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI TA BATGARREN BURUA

 

 

ANAI ELIASEN DOTRINA
ETA BERE ESPIRITUA

 

        Ezta atseginik lurrian, gaur edo bigar atsekabiak laguntzen ez dionik. Ain ederki ugaritzen ari ziran sortaldian San Franziskoren semiak eta animak Jaungoikuarentzat irebazten: eta beste aldetik sartaldian etsaia zebillen nastutzen guziya. Esan nuan lenago nola Franziskoren ordeko gelditu zan anai Elias Ordenako buru, Ejitora juateko Italia utzi zuanian, ariketa ango jira egin arte. Birtutia baño munduko jakintasun geiago zuana zan anai Elias. Bere Aita-lenaren senzilltasunak ilduratzen zuan, denbora berian arritutzen zalarik aren santutasunaz. Santutasuna atzendutzen zion anai Eliasek jakintasunari; eta nola munduko jakintasun au baitan espiritua arrotu eta erotutzen duena, bere jakintasun arekin gudu gaiztua egiten zion Ordenari. Oroitu gaitezen San Pauloren esan artaz: «Munduko jakintasuna Jaungoikuaren espirituaren etsaia dala. Sapientia hujus mundi inimica est Dei. Etzan trebe alere bere Aita-lenaren kontra altxatutzeko; ez baita aisa buruari oñak agintzia. Baña izanik gizonaren amorio beretia somatzalle iaiua, bere burua edertzeko gaian, artamañak billatzeko, ona zer egin zuan.

        Asi zan anai Elias, erlijiotsu onaren idurian, zerbait bere buruari jartzen, erreglak agintzen zuanaren kontra. Beraren gogoko erlijiosuakin asi zan esaten: «Guztiak etzutela izan oi, berez, Aita-lenak zituan santutasun ta garbitasun berezi ura, errazago zala miresten santutasun ta birtute aundi ura, ezen ez iduritzen; asko gauza jarri zituala gizonaren indarrak ezin eraman litzazkian gisakuak; beragatik, beren arteko erlijiosorik jakintsuenak bildurik, biar zirala gauza isko ukitu, ta beste modu batera jarri. Onela egiten zuan alegiña, bide zuzenian erreglaren araura zebiltzanak, bide okerrera zitezen aldatu. Batez ere anai Eliasek ezin eraman zuana zan Santuaren eta Ordena guziko pobre izate ain estu, ertsia, ta jantzi santuaren latztasuna. Ona zergatik asi zan jantzi oial ederragokuak usatzen. Asko Probintzial jarri zituan bere gogoratze modu artara. Beste asko berriz negarrez zeuden, ikusten zutelako erregla santua atzendua ta oñperatua. Aien negarrak nai zituan anai Eliasek ixildu, eta esan etzezaten guzia lasatzia zala, egin zuan lege berri bat, beste askoren artian, aragia jatia osasuna onian iñoiz ere debekatzen zuana. Au zan lege bat erreglaren kontrakua, nun ere, nola ez dan Elizak debekatzen duan egunen bat, gañerakuan erreglaren egilliak utzitzen ditu libre bere semiak, apostolu ta pobrien eran, ematen zaienetik jan edo ez, zilegi zaion bezela bakoitzari.

 

 

ANAI ESTEBAN BIALTZEN DIOTE
AITA-LENARI ETA ERABAKITZEN DU
SANTUAK ITALIA JOTZIA

 

        Gauza gaizki zijuala ikusirik, San Franziskoren aurreneko semiak, zelo santuz beterik erreglaren alde, erabaki zuten beretako bat Aita-lenari bialtzia, gauzak nola zijuazen guzia esatera. Lan artarako aukeratu zuten anai Esteban; au zan, Santuak lenbiziko aldiz, Siriarako asmuan Italiatik irten zanian, bide-lagun artu zuana. Irten zan anai Esteban Aita-lenaren billa; bitartian bere lagunak eman ziran gogotik oraziora. Arkitu zuan bere Aita anai Estebanek, eta anai Eliasek eta aren kidako beste Probintzialak egiten zijuazen guziaren kontua eman zion. Santuaren biotza etzan batere arritu, eta ain gutxi galdu zuan bere espirituko pakia. Baizik egin zuana izan zan, orazio eginaz, Jaungoikuari beraren eskuan pamili guzia jartzia.

        Denbora artan an arkitzen zan ere Cataneoko anai Pedro. Beñere aragirik ez jateko lege arren gañian galdatu zion Aita-lenak anai Pedrori, zer iduritzen zitzaion. Umill erantzun zion Pedrok. «Aita, ezta nere egitekua ori erabakitzia. Ori legiaren egilleak biar du erabaki». Ura zan esatia: zuk egin zenduan erregla Jaungoikuak argiturik; geroztik zuk, eta zuk bakarrik biar dezu erabaki eta guk agindua bete». Onen erabakintza, anai Pedrok esan bezela, utzi zuan Italiara juaten zaneko: baña bertatik Italiarunzko bidiari ekin zion.

 

 

SANTUA BERE SEMIEKIN
TA TXORIAK VENECIAN

 

        Jaungoikuaren laguntzarekin laster eldu ziran Candi-ugartera, eta andik itsasuak neke gabe eraman zituan Veneciara. Venecia da ugartedi bat. Bada kontatzen dira irurogei ta geiago ugarte berezkuak, eta beste asko gizonak egiñak. Ugartetxo aietako batian txori talde bat zeguan kanteri. «Gure anai txoritxuak —esan zuan Franziskok— Jaungoikua alabatzen ari dira; guazen gu ere beretara, txoriak kantuz eta guk errezatuz antxen alabatuko degu guztion Jauna». Franzisko eta bere lagunak juan ziran txorietara, eta txoriak ez mugitu ziran ta ez ixildu kantatzetik. Jarri ziran bestiak errezatzen, baña ain gogotik kantatzen zuten txoriak eze, oartu zan Santua, txori-kantu ark bere lagunak distraitzen zituala. Orduan agindu zien txoriei, aiek ofiziua bukatu arte, ixildutzeko, ta ixildu ziran denak. Ofiziua bukatzian agindu zien berriz kantatzeko ta kantari asi ziran gogotik: mirari onengatik egin zuten an etxola bat elizatxo batekin, beretako batek edo bik egin zezaten an egoitza. Baña gero, Veneciako Jaun Santiago Migel zeritzan batek egin zuan an bertan etxe-santu aundi ta zabala. Veneciatik izikiribitu zien Probintzialai Santuak, adierazten ziela nola nai zuan egin billera bat Porziunkulan, San Migel egunian. Billera au nai zuan egin anai Eliasen okerrak zuzentzeko.

 

 

SAN FRANZISKO BOLONIAN
ETA AITA SANTO DOMINGO

 

        Venetziatik Paduara, Paduatik Bergamora, Bergamotik Brisiara, Brisiatik igaro zan Santua Cremonara, eta Cremonatik jo zuan Bolonia. Toki orietan jarri zituan Ordenako etxiak. Cremonan elkartu ziran Domingo eta Franzisko. Emen lagundu zion Domingori Franziskok meza kantatu batian Ebanjeliua kantatuz. Bi Aita-lenak Jaungoikozko gauzak esaten ari zirala, etorri zitzaizkien erlijioso batzuek esatera, nola etzeukaten ur garbirik erateko, eta arren ura zeguan putzu ura garbitzeko modua egin biar zutela. Franziskori esan zion Domingok: «Zuk garbitu biar dezu ur zikin-arria». Erantzun zion Domingori Franzizkok: «Ez, ez dagokit niri; zu zera garbitu biar dezuna». Bi Aita-lenen bitartez Jaungoikuak nai du egin mirari bat, eta ez batak eta ez bestiak, artarako diño ez diralako, nai dute eskua jarri! Azkenik atera zuan ontzitxo bat ur arre Domingok, bedeinkatu ta ustu zuan putzura: geroztik putzu artatik ur garbia beti atera izandu zan. Egin zioten agur elkarri bi Santuak, eta andik denbora gutxira elkar ikusi zuten berriro Bolonian.

        Emakume batek ekarri zion San Franziskori biotzeko miña egiten zitzaion semetxo bat. Urrikaldurik, eman zion orazio bat paperian izkiribitua, esanaz eraman zezala orazio ura aren semiak berekin. Artu bezain laster semiak paper ura, gelditu zan sendatuta betiko.

        Ain zan aundia gure Santuaren izena ze, Boloniako errian sartu bezin aguro jendiak artu zuan inguru guzietatik; nekez bada ere eldu zan jendia indarrian ebakirik erri-zelai zabalera. Ain egokitasun ta izkuntz ederrian itzegin zan Santua nun, denak uste zuten ez gizon baten itza aditzen zutela, baizik Aingeru batena. Bere aditzalle geienak itzuli ziran Jaungoikuaren besuetara. Sartu ziranen artian kontatzen dira Pepulisko Nikolas, Bonizio, Pelegrino Falleron, eta Modenako Ricerio. Nikolas au da arako gizon jakintsu, Quintabalko Benardo lenbiziko aldian Boloniara juan zanian, milla berreun ta amaikan, jendiak despreziatzen zuala ikusita anparatu zuana.

        Ricerio ta Peregrino eskolari on ta gazte legietan txit adituak, txit probetxu andikuak izan ziran Ordenan. Jakindurian umillak azaldu ziran. Zekian guztiarekin etzuan nai izan Pelegrinok, bere Aita-lenaren antzera, apaizen mallara igo. Ain zan betia, naiago izan zuan anai lego izan, apaiz baño. Birtute eder onek duda gabe merezitu zion betiko gloria; bada Marca Anconako San Seberinon ill zan, eta eun urtez geroztik aren gorputza arkitu zuten osorik, eder eta preskua.

        Bonizio Aita-lenaren txit gogokua izan zan, eta askotan bide-lagun artzen zuan. Ill zan Santua bezela ura ere. Franziskoren itz-aldiak leku guzietan ziran ondo adituak. Egun batez Boloniako erri artan aren itz-aldia aditu zuan batek dio: Ni, Spalatrako erriko semia, Tomas, eliznagusiko Arzedianua, Ama Birjina Asuntzioko eguna zan, milla berreun ta ogeian, Boloniako erri-zelaian, aditu nuan Franziskoren itz-aldi au: «Aingeruak, gizonak, demoniuak». Ain egoki itzegin zan oen gañian ze, izanik ere bere aditzallien artian jakinduri aundiko gizonak, gelditu ziran denak arri ta zur eginik. Asko zaldun gazte gorrotuan zeudenak adiskidetu ziran; guzi-guziak zori on aunditzat zeukaten Santuaren jantzia idukitzia.

        An gazte bati San Franziskok begi bateko ganduba, gurutze bat eginta, kendu zion. Esan oi zuan gazte ark, begi sendatutik bestetik baño obeto ikusten zula. Ainbesterañoko ongi-naia agertu zioten Boloniatarrak Santuari eze, bigarren etxe-santua egin zioten erriz kanpora, zuaitzen erdian.

 

 

SAN FRANZISKO ETA
UGOLINO KARDINALA

 

        Itz-aldiak bukatuta juan zan Santua Ugolino Kardinal Jaun bere Ordenako anparatzallian albiste bat ematera, zeña etzuan aspaldian ikusi. Bere adiskide maite ura arkitzen zan orduan an, Lonbardiako Legadu bezela. Franzisko ikusita beste gabe poztu zan Kardinala, eta gero juan ziran etxe santura. Ozta urrutitik ikusi zuan: «Zer? Au da anai txikienen etxia? ez anai txikienena, baizik aundizkien jauregiya dirudi onek. Eztago au guk besarkatu degun Ebanjelioko pobre izatiaren araukua. Beragatik eztet ezagutzen nere Ordenakotzat; ta nere anai izan nai duten guziak, utzi biar dute etxe ori». Au jakitian, etxe santuko anai guziak, sanuak ta eriak, oek bestien bizkarrian, utzirik etxia, irten ziran kanpora, beren Aita-lenaren naia betetziagatik. Erien artian arkitzen zan anai Leon ere, Santuaren aurreneko ikaslietakua, eta geruago beraren lagun ta Aita espiritukoa. Etxe artan Santuak etzuan nai izan sartu. San Buenabenturaren esaieran beste ainbeste egin oi zuan, arkitzen zanian pobretasunari etzegokion etxe aberats antzeko guzietan.

        Kardinal Jaunak palakatu zuan, esanaz zilegi zala zerbait etxe aundixiaguak egitia ta zabalaguak; gañera etxe ark bazuela bere jabia, ta egin zuana bera gelditzen zala aren jabe. «Au nai ezpadezu, ni neroni egiten naiz onen jabe ama Eliza Santuaren izenian». Itz onekin gorritu zan Franzisko, eta utzi zien seme gixaixo aieri atzera sartutzen etxian. Baña bera alogeratu zen Aita Santo Domingoren semien etxe Santuan.

        Bein batez Santo Domingoren seme batek esan zion: «Franzisko, zere semetara biar dezu juan, eta biar diezu barkatu». Erantzun zion Santuak: «Aisago pekatuan eroriazten duan barkamena, ezta ona. Nik ez det baimendu nai, nere itzalarekin, pobretasun santuaren kontrako obenik». Erlijiosu urrikaltsuak berriro esan zion: «Bai, Franzisko, juan biar dezu; Aita on batek ez ditu utzi biar seme atsekabetuak; biok juango gera, eta gero ezpadezu nai an egon, ostera etorriko gera». Itz gozo oek mugitu zuten Franziskoren biotza juatera. Juan ziran eta bere seme onak arkitu zituan umill ta egiaz damutuaz; batez ere beren Aita-lena ainbeste penatu zutelako. Prest agertu zitzaizkan denak, nai zien penitentzia eman, betetzeko. Seme umillen biotzak irebazi zuan Aita-len umillarena eta barkatu zien.

 

SAN FRANZISKO ETA
STRAQUIAKO ANAI JUAN

 

        Etzion ala barkatu Straquiako anai Juan Probintzialari. Santuari baimenik eskatu gabe, egin zuan onek eskola bat anai ikaslientzat, eta gañera lege batzuek eskola ongi gidatzeko. Baña ziran lege batzuek, jakintasunaren aizez gaztien biotzak erotzeko obiak, santuak egiteko baño. Ona zergatik itxiazi zuan eskola ura. Laster andik aldegin zuan Santuak, eta bere seta txarrian muker, Probintzial onek ostera idiki zuan. Jaungoikuaren argitasunarekin jakin zuan Santuak zer egin zuan Probintzialak, eta onen biotzeko gogortasuna zenbat aundi zan ere. Beragatik anai guzien aurrian, zeñak billeran zeuden, madarikatu zuan Santuak, eta kendu zuan Probintzialtzatik. Esan zioten Santuari gañerakuak, arren etzezala madarikatu, baizik bedeinka zezala anaia Juan. Orduan San Franziskok bota zuan sententzia ikaragarri au: «Ezin nezaket nik bedeinkatu Jaungoikuak madarikatzen duana». Zori gaiztoko Juan au ill zen ikaragarrizko eriotzarekin, oiu beldurgarri au egiñaz: «Kondenatu naiz eta betiko madarikatu». Eriotza ari inguru izugarriak lagundu zioten, zeñak sobra eman zuten aditzera kondenatu zala betiko. Desobeditu zuan Juanek, eta etzuan nai izan obeditu: orra zergatik galdu zan betiko. Badago emen pentsatzeko gaia naikual

 

aurrekoa hurrengoa