www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asisko loria
Krispin Beobide
1885

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asis'ko Loria, Beobide'ko Aita Fr. Krispin (Luis Villasanteren edizioa). Auspoa, 1966

 

 

aurrekoa hurrengoa

LIBURU ONEN EGILLEAK
EGITEN DION ESKAINTZA

Andre Maria donzella obengabeko ama Aranzazukoari

 

        Nori obeto ezpada zuri nentzakio eskañi liburutxo au, o donzella garbi Aranzazuko ama maite Maria? Arako zure auntzinako adiskide eta gure Aita len santu, Franziskoren bizitza labur au, zeñak ere zuri txit asko zor zizula oi zuan aitortu Jaungoikuaren ta zure lana zalako aren santu izatia; ezin ta egokiago dagokizu liburu au, nun ere azaltzen dan zure esku aundi ta laguntza miragarria. Izanik bada zu, o Ama Aranzazuko! Kantabriako euskal lur onetan Franziskok dituen seme guzien ama, orien arteko semerik txikienak egiten dizu liburutxo onen eskaintza: Franziskoren birtutien lora pillo eder, usai gozo bat bezela, nere arretak, gaizkitxo badere, bildu dutena.

Beobideko Fr. Krispinek

 

aurrekoa hurrengoa