www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Asisko loria
Krispin Beobide
1885

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Asis'ko Loria, Beobide'ko Aita Fr. Krispin (Luis Villasanteren edizioa). Auspoa, 1966

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI TA BOSTGARREN BURUA

 

SAN FRANZISKOREN
IRUGARREN ORDENA

 

        Santu loriaz betetako onek jarri zuan lenbiziko Ordena gizonentzat bakarrik. Au da lenbiziko Ordena, eta deitzen zaio lenbizikua, onen ondoren beste bi jarri zitualako. Bigarren Ordena jarri zuan, beren garbitasuna obeto gordetzeko iges-leku billa zebiltzan dontzella garbientzat, utzirik betiko agur batekin mundua, bizitzen dirala lau ormen erdiyan, munduan egonik mundukuak ezpalira bezela, zeruko beren betiko patriari begira. Bigarren Ordena jartzeko, lenago esan degun bezela, San Franzisko baliatu zan Asisko Klara dontzella garbiaz. Bigarren Ordena oni deitu izan zaio «andre edo dama pobrien Ordena», eta orain deitzen diogu Ama andre Santa Klararen Ordena.

        San Franziskoren lenbiziko Ordenak denbora gutxian frutu ugariak eman zituan, Italian, Alemanian, Sirian, Inglatierran, Prantzian eta Españan; guztietan prailien eliz-etxiak ugaldu ziran, eta San Franziskoren semien izerdiak askori animako osasun ta pakia ematen zien lur orietan guzietan. Ejiton ta Marruekuetan, berriz, San Franziskoren semien odolak bustirik lur aiek, asko sarrazeno, Zankarron Maomako igarle palsuaren ikasliak, fede egiazkora erakartzen zituzten. Bigarren Ordena orobat beti zijuan geituaz, eta Ordenako moja eliz-etxiak, Europaren egutera aldian, asko kontatzen ziran. Bi Ordena santuetan Jaungoikuaren laguntasuna zan aiñ miragarria, pentsatze utsak aiñ denbora gutxian ainbesteraño ugaritu zuala, bada artian amabi urte igaro ziran lenbiziko Ordena jarri zanetik, irugarrena asi bitarte, edozein gelditzen da arrituta. Ordena oezaz esan diteke Jaungoiko guzi-aldunaren egite aundia dala.

        Milla berreun ta ogei ta batian, eman zion San Franziskok asiera irugarren Ordenari era onetan. Animak salbatzeko zeukan desiuak egiten zion gañez Franziskoren biotzari. Ordenako burutza utzi zuanian Anai Eliasen kontura, irten zan Asis inguruko erri txikietara animai Jaungoikuaren itza azaldutzera. Lenbizi predikatu zuan Canariako errian. Franziskoren itz bakoitza zan ezpata zorrotz baten antzera, sartutzen zana aditzen zeguanaren biotzaren erdiraño. Txit asko konbertitzen ziran, eta aien artian baziran asko ezkonduak, matrimonioko atsegin bidezkuak utzirik, Jaungoikua are obeto serbitziagatik ta beren animak salbatu, eskatu ziotenak Ordenako jantzi santua. Asko ziran onelakuak, baño San Franzisko prestuak etzituan erriak ta etxiak ustu nai, ta ona zergatik agindu zien emango ziela bizimodu bat izkiribuz, zeñaren araura bizita, salbatu zitezkian munduko arazuen artian egonik ere. Gauza bera gerta zitzaion Toscana inguruan.

        Florentziarunz juatian, ango jendiak ain beruak arkitu zituan eze, San Franzisko aruntza juaterako, emakume batzuek asi zuten etxe berri bat, bakardadian bezela elkarrekin bizitzeko asmuan. Gizonak berriz beste aldetik bero-berorik eskatzen zioten jantzi santua. Bildu zituan Santuak asmo artan zeuden gizon ta andriak, ta esan zien: laster emango ziela erregla bat, eta, an agintzen zitzaiena eginaz, biziko zirala munduaren erdiyan erlijiotsu batzuek bezela. Bitartian jarri zituan bi billera, kongregazio, gizasemientzat bat, emakumientzat bestia. Zuanak zuana botatzen zuan pilla batera. Onela guzien ondasunak bateratuta, bizi ziran Elizaren lenbiziko kristauen gisan. Egin zuten erritik kanpora eritegi bat; an egiten zituzten asko karidadezko obra on. Gero San Antonio, erri artako Arzobispuak, aldatu zituan errira bi kongregazio aiek. San Martingo Elizaren ondora. Ok gorde zuten gero irugarren Ordenako erregla.

 

 

ANAIA LUKESIO

 

        Andik Toscana bidian, Poggi-Bonzi inguruan, arkitu zuan Lukesio, gizon bere ezagun bat, lenago sal-erosietan leporaño sartua ta diru-zale itxuba, ta gero San Franziskoren itz-aldiyak osoro konbertitu zutena. Txit jaiera aundia zuan orain Jaungoikozko gauzetarako. Lukesio zan ezkondua, eta bizi zan Bona-Dona bere emaztiarekin. Ordukoz itzegina zeguan Lukesio San Pranziskorekin Jaungoikua are obeto serbitzeko bizimodu baten gañ; eta orain, elkar topo egitian, berritu zion gogorazio au. Erantzun zion Santuak: «Persona ezkonduak txit egoki Jaungoikua serbitu dezaten, oraindik denbora gutxi dala, goguan artu nuan irugarren Ordena bat astia, eta uste det antxen sartzia egingo dezula ondoena». Ondo pisaturik gauzak, Lukesio ta Bona-Donak erabaki zuten irugarren Ordena artan sartutzia, ametitzen bazituan Franziskok. Orduan agindu zien San Franziskok, zeramaten jantziaren egituran jantzi zezatela auts-koloreko soñ bat, ta gerrian sokatxo bat. Gañera eman zizkien, orduan itzez bakarrik, bizitzeko erregla batzuek. Emendik izan zuan asiera irugarren Ordenak.

        Lukesio eta bere emazte Bona-Dona bizi ziran San Franziskoren esanak eginaz aingeruak bezela. Lukesio batez ere denbora laburrian txit asko birtutian aurreratu zan. Guziez gañ biartsuekin karidade txit aundia zuan. Egun batian etxian ziran ogi guztiak eman zituan, eta, ikusirik oraindik beste pobre asko premian, berriro eskatu zion emazteari ogia pobrientzat. Purrustara egin zion emaztiak esanaz: «Gizona, nola nai dezu eztaguan lekutik ematia?» «Zuaz ogia egoten dan tokira, eta ekarri dizkidatzu or daudenak» esan zion senarrak. Juan zan emaztia agindua egiteagatik, eta, len ogi bat bakarra utzi etzuan lekuan, arkitu zituan ogi erre-berri ederrak. Mirari ark idiki ziozkan geiago Bona-Donari begiak: geroztik senar-emaztiak zeñek baño zeñek pobre geiagori obeto lagundu ibilli oi ziran. Bizitu ziran Santuak bezela, eta eriotza ere izan zuten santuena. Biak ill ziran egun batian, milla berreun ta berrogei ta batian. Bto. Lukesioren pesta gure Ordenan egiten da Apirillaren ogei ta zortzian, Aita Santu Pio seigarrenaren aginduz.

        Urtia bete baño len izkiribitu zuan San Franziskok irugarren Ordenako erregla; eta Aita Santu Honorio irugarrenak urte artan bertan baimendu zuan. Gero Nikolas laugarrenak sendotu zuan, milla berreun ta larogei ta bederatzian.

        Irugarren Ordena oni deitzen zaio «Penitentziako Ordena». Au da beraz gure Aita-len Santuak jarri zituan Ordenetan irugarrena, irugarren jarria dalako. Beste asko Ordenetan, gero, onen idurria, izendatu dituzte irugarren Ordenak, baña guzien aurrenekua ta ispillua izan da San Franziskorena; itz batian esateko, beste guzien ama.

        Begien itxi-idikian, irugarren Ordena au, jarri bezain laster, zabaldu zan Italian, Pranzian eta beste toki askotan, batez ere Españan. Au da munduan bizi diranak beren animak salbatzeko bitarteko ezin ta obia. Aita San Pranziskok emandako irugarren Ordenako erregla, oraingo kristau fede-epeleko askorentzat latz eta pisugia dalako, fede bizigua dutenak eta lengo zarrari jarraitu naiago diotenak alaitzen ditualarik lenari jarraitzera, ariñdu ta biguñdu du orañ berriro gure Aita Santu Leon amairugarrenak, igaro dan urtian. (Leo XIII. Bula «Misericors Dei Filius» 30 maji 1883).

 

 

FRANZISKO BERRIRO SAIATZEN DA
ANIMAK SALBATZEKO LANIAN

 

        Irugarren Ordenako lanak bukatzian, berriro ekin zion predikatziari Toscana inguruan, eta eskañi zioten etxe bat baso baten biotzian. Nola toki ura zan txit egokia oraziorako, pozik artu zuan eskañi ura. Toki arri deitzen zioten Columbario, eta an egin zuten praile-eliz-etxia. Au izandu zan txit oroimengarrikua Ordenan. Ez bakarrik Santuak jarria zalako, baita ere asko erlijioso santu an bizitu ziralako. An bizi izandu zan San Antonio Paduakua; eta, Santu aundi onezaz gañera, San Bernardino Senakua, B. Felipe Castillakua, San Juan Capristano, B. Guido Salvenakua, zeñari, nobizio zeguala, Jesukristok gurutzetik itzegin zion, beraren gurutzeari jarraitzera alaitzeko, itz gozuakin. Bizitzan bezela, ill onduen mirari aundiyak egin zituan. Oar bedi ere irakurlia, etxe santu au Ama Birjina Anunziaziokuari eskañia zela; eta orain izendatu dituztan an bizitu ziran Santu aiek guztiak, Mariarenganako jaiera txit aundia zutela. Egiaz santutzeko, Maria bezelako bitartekorik ezta.

        Andik gure Santua igaro zan Santa Maria Aingeruenera; baña oña aldatu baño len, Florentzian nola ari ziran Santa Klararen Ordenako etxe berri bat egiten, eskatu zioten Santuari San Damiango moja bat, ango mojen buru izan zedin. Itz egin zuan Kardinal latin Ordenako anparatzailliarekin, eta izendatu zuten Santa Ines, Santa Klararen aizpa munduan eta erlijiuan alaba, Florentziako Moncelko mojen etxe santuko buru. Duda gabe senti zezakian, biotza sentikor dan bezela berez, zerbait bere aizparengandik bereizte artan. Baña birtute senduarentzat, nola zan Santa Inesena, ez dira atsekabe onelako etxe-aldatziak. Zerbait are geiago sendotutziagatik bere aizpari izkiribitu bazion, au bere umiltasunarei frutua izan zan.

 

aurrekoa hurrengoa