Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001

 

 

SILENCIUM

 

hotz dago

egun hartatik aurrera gerezietan dago

muga guztiak itxirik daude eta

eztia ere izozten ari da euritakoen azpian

 

bideak lahartzen dira

zerua irinezkoa da dagoeneko

 

neu ere hotzak nago

oraindik dut zure hotza sentitzen

haizeak nondik joko jakiteko

ahoan sartzen den atzamar hozbera naiz

 

Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001