Tristea da zure begietako erroetatik behera
gainez egiten dutenean gomutek
eta abandonu horretan,
hemen segitzerik ez dagoela, hutsaren presioa
gehiegizkoa dela, espazio urdinik ez duzula,
iraganaren izpiritu zuriak eraman nahi zaituela
esaten duzunean.
Gero, arrazoi duzula pentsatuko dut,
baina tristea da.