Joan den urtean ere ez zen ohartu.
Berak ez zuen deus ere ikusi, baina zahar bati entzun ahal
izan zion hortxe daude berriz urtero legez eta gu hemen
hil artean bizi.
Guztiak goiari gelditu ziren begira, baina berak olgetan
segitu zuen.
Aurten, ordea, sasoia heltzean gorputz osotik, ezin uler
zezakeen halako kilima sentitu zuen, iragan zen urtean ez
bezalakoa.
Zaharrak esan arte itxaron barik bere ahotik atera zen.
Hortxe daude iparralderanzko abioan berriz, urtero legez.
Eta jakin barik, instintiboki, hegoak astintzeko eta
basahate haiekin batera joateko sekulako desioa sentitu
zuen baserriko ahate hark.
Oraingo honetan bera ere, besteak bezala, gora begira
gelditu zen, bere bihotzaren mezua ezin azalduz,
haizeak lagun guztien lumak harrotzen zituen bitartean.
Usuaia, Suaren Lurraldea