Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001

 

 

Rasul sukaldaria da.

Bere aurpegikera ostera, ez da sukaldari batena.

Inshala esaten duenean, bere burua okertzen du eta aurpegi ilun

horretan bi ezpainak zabaltzen dira,

irribarre luze, abegitsu eta zuri bat erakutsiz.

Ez ditu gizon sendo baten tankera guztiak, suabeak ere bere

erantzunekin batera agertzen dituen begiradak.

 

Rasul kantaria ere bada.

Eta soinuekin batera bere burua mugimendu epileptiko batek

hartzen du.

Bere eskuek ere haizeak bultzaturiko hostoak dirudite. Oso

zikinak izaten ditu.

Beltza baino beltzago dagoen sorki batean garbitzearena egiten

du, eta nik zalantza dut benetan, ekintza burutu orduko lehen

baino garbiago izango ote dituen.

Ur beroa erabiltzen du platerak eta potoak garbitzeko. Ur

honekin bere eskuak berotzen ditu. Bere oinak?

Plastikozko sandalia batzuk erabiltzen ditu beti, elurra egiten

duen arren.

Beti arropa berdina, beti keinu berdinak.

 

Ordu asko ematen dut gure sukaldea den denda gorrian, jesarrita

berari begira, esaten dizkidan baltierazko hitzak aditzen.

Bahi, adiskidea esaten dit.

 

Rasul glaziarraren pitzadurak bezalakoa da. Asko begiratuta ere

ez dut bere sakontasuna somatzen.

 

                              Baltoro glaziarra, Karakorum

 

Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001