Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001

 

 

Beren suteetako keak zeharkatzen nau, agian apur bat nire

arropetan bizitzen lotuko da.

Keak ere kolorea aldatzen die astalarrosei, eta zuhaitzetako

hostoak eroriago dirudi.

Jesarrita, beren begiratuek ere hautsez estaliriko lur honetara

josten naute, eta gorago ihes egiten saiatzen banaiz ere atzera

baino ezin dut egin.

Atzera, egunak atzera eta aurkitu beharko nukeen bizitza

geldiarazi.

Hemen daudenek geldiarazten naute.

 

Kea, kea bezalakoa izan nahi nuke, hodeiekin nahastu eta kotoia

bezala zuritu mundua.

 

Kea, kea bezalakoa, zure gorputzean nirean bezala bizitzen

gelditzeko.

 

                              Paiju, Karakorum

 

Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001