Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001

 

 

Postariarekin egin dut topo etxatean eta

gutunazal arraro bat luzatu dit

goiz goibel honetan

 

Paper leuna urratzen ari naizela

pausatu da arbolaren adarretan

zozo beltza.

Jotzen ditu desohiko notak

isiltasun honen erdian.

 

Paper leunak hilik zaudela diost,

urrun, hil zarela, eta abar, eta abar.

Zozoaren musika entzuten dut

zer egin behar dudan erabakitzen

saiatzen naizen artean.

 

Bere musika aditzen dut nire lokien arteko

infernuan.

 

Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001