Dena zailegia da gaur.
Esaldiaren izenordeek ez digute
bestelakorik adierazten ilargiak
senperrenak eginez argitasun osoa
irenstea erdiesten duenean.
Gaur ere ez da ausartu haize zahartua
bortizki jotzera,
dena baita enbarazu haren kontra.
Hotz egiten du eta ukondoan
min daukat, zuhaitzak adar ihar horretan
sentitzen duena bezalakoa