Gran National-eko zaldi bat bezalakoa zara.
Hau zure lasterketa dela sinetsita zaude.
Hemendik gailurrera, eta Asiako bufalo batek besteko
indarrez ateratzen zara oztopoen bila.
Bat, lehenengoa dotoreziaz gainditu duzu, hirugarrena,
laugarrena,
bosgarrenean agian nekatuegi sentitu zara.
Bularreko bat hartuta lurrera jausi zara era txarrean
eta atzeko hanka apurtu.
Seguru sakrifikatuko zaituztena.
Zer espero zenuen?
Horrelakoxea da bizitza.
Orain mesedez, kendu paretik.