Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001

 

 

Lantzean behin ibiltzen jarraitzeak

ez gaitu hastantzen.

Ibiltzen gara mekanikoki bizitzaren hauspoan legez,

berezko erritmo bidaiariari esker, baina ez gara hastantzen.

 

Desposesioaren hego beltzek hartzen dute zerua,

asfaltoan utzitako lorratz ikustezinak.

 

Zure eskuetatik urrunegi nago.

 

Lantzean behin ibiltzen jarraitzeak

ez gaitu hastantzen, baina ibili behar dugu,

ahanztura ez da berandutuko.

 

Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001