Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001

 

 

Urrundik etorri zara.

Hortxe zaude urrezko eskutokidun ezpatarekin.

Oraindik duzu antigoaleko

maina sakona zure begi grisetan.

Ez zara mugitzen.

Zer egin behar duzu?

Ni hiltzera etorri zara?

Zaharkituago eta flakatuago

naukazu orain.

Ez nuke zurekin gailentzeko aukerarik,

beraz hil behar banauzu

arin izan dadila agintzen dizut,

ez baitut bizitza osoan zehar

egindako dongekeriez

damutzeko astirik eduki nahi.

 

Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001