Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001

 

 

Garai batean gizonak lurrean etzan ziren ahoz gora

zeruko seinaleak hobeto ikusi ahal izateko

eta gero hil eta hoztu egin ziren gaur arte, mendiak bezala,

 

sudurrak, begiak

eta bihotzetan iltzaturiko sastagaiak

agertu ziren.

 

Garai batean gizonak lurrean etzan ziren ahozpez

lurraren soinuak hobeto entzun ahal izateko

eta gero hil eta hoztu egin ziren gaur arte,

zuhaitzak bezala,

 

eskuak, saihetsak,

daukaguna tinko oratzeko besoak

agertu ziren.

 

Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001