Txakur eta gizakiaren artean paralelismoa dago.
Hala gelditu zen frogaturik, bederen, Boliviako
lurraldeetan,
zeren eta bertan umeak eta gero txakurrak bideetara
azaltzen baitira eskean.
Txakurrak beren txakur begiradarekin, umeak, ostera,
begi beltzak galduta, eskuak altxatuta, autobusetatik eror
daitekeenaren zain.
Horrela, txakurrak bezala, egun osoz.
Guaqui, Bolivia