Hitz bat zabaltzen dudanean.
Jantzita nago.
Gutxi kostatzen zait kalera ateratzea eta
horma gainetiko katuak txiza markak usaintzen
ikustea.
Gutxi kostatzen zait adar iharretan hain tristeki
agurtzen nauten azken hostoei erreparatzea
eta
zerura begiratzea,
zozo-hodeiak zulo beltzak bezala,
irensten nautela sentitzeko,
batzuetan hor goian, zure begi ilunen forma
egiten baitute.
Zure begi ilunen forma.
Orduan, begiak hitza zabaltzen dut.