Atea zabaltzen dudanean
errealitateak artatu arte zain egoten naiz.
Errealitatea dastatzen dut
eta atsedenik gabe
zaldiak eramaten nauen lekuetaraino
zamalkatzen naiz.
kaleak, ordokiak, leizeak,
arrainak otoitzean ikusten ditudan lakuetara.
Arrainak otoitzean ikusi nahi nituzke
eta eurekin batera otoitz egin
zugatik.
Maite zaitudalako.
Albert Ehrisman