Zer nintzen ni lehen
Non nituen eskuak nik lehen
Zer ziren ezpain hauek. Zertan erabiltzen nituen
Zer zen nitaz
Norenganantz nintzen abiatu
Zein zen nire urratsa
Non gelditzen nintzen pentsatzera
Nora jiratzen nituen begiak
Non altxatu nintzen
Zergatik ez nintzen handik joan
Noiz zabaltzen nituen hitzak
Zerk besarkatzen ninduen
Zein mundua zen
Noiz nintzen ni
Eta hau guztia zer da
Zer nintzen ni zu baino lehen.