Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001

 

 

Ilunkara suposatzen den orenean

igortzen ditu eguzkiak bere azken errainuak

baso sarrian barna.

 

Bihurkaturiko brontzezko albeniak nola,

hala bistatzen dira hostaiako argi-zutabe xumeak.

 

Orain, ilunpe honetan, aise da imajinatzea,

enbor horren bornuan printzesa triste bat,

dirdai hau guztia bere begietan birbatuz.

 

Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001