Bazterretako hautsa bezalako zerbait izan liteke,
hezetasunak jandako zutabeen arima ezdeusa,
irina bezalako zuritasun eroria eta zikina.
Gelaren barruan ziega baten atmosfera
itogarria izan litekeena dago.
Arratsaldea da.
Eta nik leihoek sentitzen duten egarri motel
hori dastatzen dut ahoan.