Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001

 

 

Bagindoazen eraikuntza metalikoen artetik

eguzkiak markatzen zigun bide argitsuaren atzetik.

 

Bagindoazen kontu-kontari, zurrumuru gozoan murgildurik,

irudi lasaiek espazio iskia hornituz.

 

Bagindoazen negutearen balakupean,

gomuta zaharrak berreraikitzen, isiltasunaren isurkinak

blaitzen gintuelarik.

 

Eta orduan izan zen. Bat-batean gelditu zinen.

itzala jiratzen den bezala bihurtu nuen burua.

Lehenengoz atzera, zu ikusi eta gero zerurantz.

Uve bat, besterik ez.

 

Jarraitzeko esan nizun eta, nola ez nekiela, beste modu

batean hasi zinen hizketan.

Hasi zinen, nola ez nekiela, beste bat izaten

eta zeure begiradan argi distiragarri bat

jarri zitzaizun.

 

Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001