Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001

 

 

Guztiok alde egindakoan gelditu ginen bakarrik.

Oparia orduan eman nizun.

Ez zenuela ezer espero esan zenidan buztin koloreko

papera apurtzen zenuen bitartean.

 

Erloju bat zen. Metalezkoa, zenbakiak gaizki margotuak.

Zuk telebistaren gainean jarri eta oso polita, oso, oso

zela esan zenuen.

 

Musu batzuk eman zenizkidan eta nola otu,

non erosi, ea gogoratzen nintzen,

eta halakoez mintzo ginen.

 

Bat-batean begiratu zenuen.

Beitu, bada ordu laurden bat erlojua oparitu didazula.

 

Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001