Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001

 

 

Berdin zait besteek esaten dutena.

Hau edo hura esaten dutenean berdin zait.

Eta hitz puztuez beste hori esaten dutenean berdin zait.

 

Orain zu eta bion artekoa axola zait.

Zure begirada suabearen pean nagoeneko zirrara.

Zure musuen luzera, zenbat diren, mila diren, zure hitzak,

nire hitzak, hori da axola zaidana.

Beste pertsona bat bihurtzen nauen zure izpiritua.

Hau eta ortuko sagarrondo txikiaren ezintasuna,

udaberri honetan bi lore mendre baino ez baititu eman.

Baina besteek esaten dutena berdin zait.

Hobe lukete mihia bridatuko balute.

 

Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001