Ohartzen baldin bazara, musika horren atzean
beste musika askoren tentakuluak daude,
elkarren artean soinu berriak asmatzen.
Eta ohartuko bazina,
musu guztien gortinaietan leiho askoren ahoak daudela
esango zenidake. Leihoa, munduaren arkitektura banatzen
duena, musurik gabeko ezpain metaliko hori.
Kanpoa eta mihia, zure listuaren kristalak eta paisaia.
Txikitatik gustatu zait leihoetako kristalak apurtzea eta
musikaren atzeko musika hori aditzea.
Ohartzen baldin bazara
musu, leiho eta musikari buruz mintzatzen ari naiz.
Ohartuko bazina zerbait esan beharko zenidake, sikiera
musu leiho edota musikari buruz.