Bi olaturen arteko
denboraz kontzentratzen naiz,
eta lehertu aurretik neureganatzen
saiatzen.
Batzuetan olatu batetik bestera
espazio luzea izaten da, baina
halarik ere ezinezkoa da, ezin dut.
Olatuak ere zu ikustetik datoz.
Gaur itsasoa ezpata bat da eta niri
begiak urratu dizkit.