Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001

 

 

Idatzi ditu poetak hitz solte zenbait,

ordenarik gabeko kosmosa,

eta gero haiei so, benetakoa

noiz iritsiko zain izan da mutu.

 

Azkenean zirriborratu ditu

zentzurik gabeko hitzok

eta betilundu da,

gau honen pisu osoari

eutsi nahiz bezala.

 

Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001