Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001

 

 

Argi batek dena zuritzen du barrutik.

Txikia da etxea, txikia eta karratua baina barruko argi horrek

handiagotzen du.

Gizon bat barruan otoitzean ari da, gora eta beherako

mugimenduak ikusten ditut ederki Concordia izeneko nire

hoteletik.

 

Mekarantz egiten du gizon horrek otoitz.

 

Etxea ez dago ondo eginda eta norabide hori bazter batek

seinalatzen dio.

Ez dago pozik gizona, baina halaz ere otoitzari ekin dio.

Berak ere otoitz-dei luzeak entzun ditu, dei sarkorrak eta

batzuetan lazgarriak entzun ditu eta horregatik belauniko jartzen

da, eta gero altxatu, eta buru-makur hitz magikoak

murmurikatzen ditu.

Eta gero amaitu du eta bere etxatean jesarri da ni bezala hodeien

norabidea ikustera.

 

Hodeiak ez doaz Mekara, kontrakora baizik.

 

                              Skardu, Pakistan

 

Amodioa batzuetan
Juanra Madariaga

Euskaltzaindia/BBK, 2001