Hasieran Jainkoa zen
eta Jainkoa hitza zen
eta hitza mutu
eta Jainkoak ezerezetik sortu gauzak oro
—bizidun eta bizigabeak—
baina mutu zen eta
Adam sortu zuen lokatzetik
—loaren atzetik—
eta hitza eman zion
izenda zitzan gauzak oro
—izen eta izan zitezen—
eta Adamek izendatu zituen
denbora, leku, zeru ta lurrak
izar, ilargi ta eguzkiak
haizea eta animaliak
ur gezak eta gaziak
—bakoitza zegokion izenaz—
eta izenaren arauera izan ziren denak
eta deitu zion Adamek ezerezari Jainko
—ez baita on gizona bizi dadien bakar—