POEMA BATEN AMAIERARAKO
Jaiegunetako jantzi multikoloreak erantzi
eta martxo hondarreko eguzki epelera
eskegi ditu parke zaharrak.
Biluzik parkea
itxirik laberintoko ateak
oihurik ez montaña suizoaren aldetik
autotxokeak talka berrietarako indarberritzen
lo.
Alferrik dute erlojuek
arratsaldeko hirurak eta laurdenak seinalatzen.
Erreka misteriotsuko gurpilak
—erresumako erloju nagusiak—
ez du uherkan denboraren urik mogitzen.
Barraketako nagusiak tabernan
bazkalosteko nagiak ateratzen ari
tiropitxoiko mutil beltzarana
tiobiboko ugazabaren alabaren jiran
postale kitx baterako modeloak irudi.