Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991

 

 

Esnea, mermelada, gerra eta katastrofeak

kadukatze epea agerian dutela banatzen zaizkigu.

 

Trajeria txikiak, hiru gazte hilik auto istripuan,

egunerokoegiak, arruntegiak dira

biharamunetik aurrera albiste izaten segitzeko.

 

Baleukako markesak irribarrez begiratzen dio

ministrari ohiari

astekari horiaren orrialdeetan

 

Milioi erditik gora hildako eragiten dituzten

gerrate eta lurrikarak interesik gabeko bilakatzen dira

aste bateko epean.

 

Zakur batek kristau bati kosk egin diola

edo hizkuntza handiak txikiari

hori ez da albiste

Kristauak zakurrari edo

hizkuntza txikiak bandiari kosk egitea

hori da lehen orriko albistea.

 

Inork ez du atzoko ogirik nahi

ezta kadukaturiko albisterik ere

katastrofe fresko, egin berriak nahi baditugu,

biharamunera arte erabilgarri edo

erabili eta botatzekoak.

 

Baina zauriak

zaharrago eta gaiztotzenago.

 

Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991