Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991

 

 

Baudelaire zaharrari irakurria diot

ez dela leiho itxi bat kandelaren argipean

baino ikuskizun ikusgarriagorik.

 

Leiho ondoan imajinatu zaituzte, besteak beste,

Mirandek eta Kunderak

handik bahitu nahi izan zintudan nik

—maiteñoaren gurasoek arbuiatutako

maitaleak bere maitea nola—

baina lapur kaxkarra izan

eta izena baizik

ez nizun harrapatu

Teresa

izen bat nere ametsarentzat

amets bat

zure behin behineko izenarentzat.

 

Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991