Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991

 

 

Usoek seksu soloak interpretatzen dituzte

mekanikoki

hiriko trafiko orkestaren sinfonia gorra

lagun dutelarik

—apenas zurrumurru bat

jolas mututuen antzoki antzuan..

 

Turista bikoteak

palomita zorro bat erosi du

binakako bakardadearen entretenigarri

eta funikular maiteminduak

ordulaurdenero abiatzen dira

elkarren bila

musu behin eta berriro ukatuen tristura

herdoilean gora

eta behera garriatuz etsipenez.

 

Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991