STEPHEN HAWKING-i
Betirako, betirako, mintzo da
mintzo bat gizakiaren baitarik bortizki
eta gizakiak here baitan
bilatzen du betirakoa
ikusten duelarik
gaztea zahartzen
zaharra hiltzen
hila usteltzen
eta erabakitzen du
ez naiz ni betirakoa.
Betirako, betirako, mintzo da
mintzoa gizakiaren baitan bortitzago
eta gizakiak
zerurantz bihurtzen ditu begiak
betirakoaren bila
ikusten duelarik
duela milaka urte
ezeztaturiko izarren baten
argi arrasto iluna
eta eder deritzo zeruan izarrari
aldaezin, tinko, betirako.
Betirako, betirako, mintzo da
gizalda mintzoarekin aho batez
txunditurik
dagoeneko iragana den
unibertsoari begira.