Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991

 

 

Uda berritzen hasian

moko batez garraisian

sargoriaren kiskalerritik

enarak datoz abian.

 

Argindarraren harian

enarak ari-arian

zorionaren hutsaltasuna

uxatu nahirik agian.

 

Enarak hegan abian

hego epelera nahian

beste uda bat mokoan eta

tristura hutsa habian.

 

Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991