YUE-LINGen SAILKAPENA
Lau urtearoak ditu Ortziak
eta bost lehengaiak, eta bederatzi mailak
ate banarekin
eta hirurehun eta hirurogei egun.
Orobat ditu gizakiak ere lau lohadar
bost errai, bederatzi zulo eta
hirurehun eta hirurogei artikulazio.
Hirutasun bat osatzen baitu gizakiak
Ortzia eta Lurrarekin
eta haren izpirituak jabetasunez ebazten du
hargatik dira haren belarri-begiak
eguzkiaren antzeko
hargatik da haren odola euriaren pareko
eta hatsa haizearen irudi.
lehenik, adiezazu
lau direla gauza ororen sustraiak:
Sua, Ura eta Lurra
eta Eterraren garaiera eskerga.
Lau sustraiotatik sortuak dituk
gauzak oro
izango direnak eta direnak eta izan direnak.
ENPEDOKLES