Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991

 

 

TXERRIA TXERRI

 

Nire maitasuna txerri bat zen

eta ez zeukan matariferik

aurkitu ninduzun arte.

 

Nire maitasuna txerri bat zen

eta ez zidan etekinik ematen

aurkitu zintudan arte.

 

Nire maitasuna txerri bat zen

eta zuk hil zenuen desidiaren

aizto zorrotzaz.

 

Nire maitasuna txerri bat zen

eta odolkiak jaso nituen

zuregandik ordainetan.

 

Baina nik txerria nuen maite.

Tra la larala larala larai...

 

Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991