Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991

 

 

IGEL PUTZUAK ERREPIDEAN

 

Arrazoi Maiuskularen errepide norabide bakarreko

erraldoia eraiki dute antzina igelek

ilargiari kantatzen zioten faduran zehar.

 

Arrazoi Bakarrak astirik ez du pentsamenduaren

bideziorretan barrena oinez ibiltzeko

ez bidea, helburua du soilik gogoan eta gogoko.

 

Arrazoi Nagusiaren errepide zabalean igelak dabiltza

noraezean, progresoaren asfaltoari berdindurik ez gutxi

Nagusiaren Arrazoiak zapaldu eta txirtxildurik.

 

Arrazoi Argiaren argitan ilargilaurdenak

apenas sortzen duen islada izun bat, morea, igel

putzu bilakatuen mendekuzko irribarre postumo makabroa.

 

Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991