GALTZAILEEN AZKEN GUDU-PARTEA
Goizean goizik hasi ziren egurra partitzen
—artean gu lo—
lotatik norbaitek kontsigna zabaldu zuen
—ibaian gora goazen—
harturiko egurraz almadiak osatu genituen
—ausartzen ez igarian—
ibaiko urak sekulako indarrean zetozen
—alferrik ahaleginak—
arrazoiaren arraunak ahulegiak ziren korrontean gora
—baita amorruaren fuerabordak ere—
amestutako iturbururantza begira amildu ginen itsasoan
—mendeku ukatuaren nostalgia—