Elizak hustu eta apaizak
desagertu zirenetik
kulpito elektronikoetatik mintzo dira
predikadore berriak.
Ez dute kulpitoa kolpatuz
orru beldurgarririk jaulkitzen,
itxura zaintzaileek agindu arauz baizik
urrutikusentzuleen begi-belarri ertzera
apalki, xuxurluka.
Ez dute meza santurik errezatzen
demokraziaren errosario santuagoa baizik.
Demokrazia
deo gratias.