Langabeziaren tasa
ehuneko hogeira jaitsi delarik
erruz arinduko dira
hiritarren errenta aitorpenerako tramiteak.
Langile bakoitzak arima eta laurden
deklaratu beharko ditu soilik
berea gehi lauren artean banaturiko
langabetu batena.
Langabetu bakoitzak, aldiz,
bost kontzientzia izango ditu errentan aitortzeko:
berea gehi estatistikaren arauera
dagozkion lau lanjabeenak.