LAUGARREN EGUNA
Harria ikutu zuen: mutu
arbola ikutu zuen: mutu
emea ikutu zuen: mutu
eta, mutu, bere burua ikutu zuen.
Eta ezin izan zuen bideaz jabetu
bideak ez bait zuen izenik
eta ezin izan zuen emeaz jabetu
emeak ez bait zuen izenik.
Eta jakin zuen ezer ez zela
(isiltasuna bera ere izendatu gabe zegoen)
(Francisca Agirre)