Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991

 

 

FAKE

 

Ohore Van Gogh, Monet,

Picasso, Modigliani eta beste hainbat

izan zen Elmyr de Hory

faltsifikadore handiari

zeinaren pintzeletik sortu ziren

maisu imitaezinen imitazio paregabeak

Van Goghen zizare krispatuak, Moneten argitasun inuxentea,

Picassoren arlekin metafisikoak,

Modiglianiren begirada enigmatsuak

bakoitza zegokion tornu eta tajuan

hain egoki non

arte merkatariak oro engainatu bait zituen

eta zurikeriaren adituek

jantziak urratuz

artearen paradisutik plagioaren infernura

egotzi nahi izan zutenean

Orson Wellesek trumoi eta tximista

egin zuen zuribeltzeko zeluloidetik:

arte oro da imitazio,

ohore faltsifikadore handienari.

 

Zotal egunak
Joxerra Garzia

Kutxa, 1991