AZKEN BATEAN
Hirurogeita hamar urtez bizi izan nintzen.
Munduko hiririk ederrenaren jabe,
emakumerik ederrenak maitatu nituen
haiek ni maite nindutelarik.
Poetarik zehatzenak, musikaririk gorenak,
jakintsurik sakonenak neure esaneko nituen.
Eta aitor dut,
hamalau egunez baizik
ez nintzela zoriontsu izan.
Baina ez segidako hamalau egunez, halere
ABDERRAMAN III.aren
testamentutik.