Baneki non zauden, baneki nora deitu, mezu ederrik
utziko
nizuke zure ausentziaren erantzungailu automatikoan.
Benetako poema landu ederrik, zortziko, soneto eta,
zergatik ez, akrostikoren bat edo beste zure izenarekin:
Telefono liburuetako orri horietako
Esperantza-banatzaileen sailean bilatu zaitut
Rastroetako kinkailaren artean alargun berriak
Emazte zenaren eraztuna bilatzen duen antsiaz
Sekula gauzatuko ez diren nere
Ametsetako lamia.