Zotal egunakJoxerra Garzia Kutxa, 1991
Sisifok esan zidan
belarri ertzera
ezetz
ez dela iragana
geroa dela
ez jaso izanak
jaso beharrak
egiten duela harria harri
eta zama astun
eta oraina oinaze.